Nerea Gomez eta Olaia Onandia gimnastek bikain hasi dute denboraldia Nazional Mailan

Anboto 2021ko urr. 25a, 11:56
Nerea Gomez eta Olaia Onandia.

Orain arteko hiru hitzorduetan urrezko dominekin bueltatu dira etxera.

Zaldibarko Olazarmendi gimnasia erritmiko klubarentzat denboraldi garrantzitsua da aurtengoa: lehenengoz Nazional Mailan dabiltza. Erronka handia da, baina Nerea Gomez eta Olaia Onandia bikain erantzuten ari dira. Orain arte, Donostian eta Gasteizen lehiatutako probetan urrezko dominak irabazi dituzte eta Bizkaiko txapelketatik urrezko eta brontzezko domina banarekin itzuli dira.

Atzo Euskadiko txapelketan aritu ziren, Eibarren. Gimnasta biak bost onenen artean geratu eta azaroaren 24tik 28ra Valladoliden jokatuko den Espainiako txapelketarako sailkatu ziren. Gainera, Onandiak brontzezko domina jantzi zuen.

Valladolideko hitzorduaren aurretik Gernikako, Oviedoko, Gasteizko eta Iruñeako probetan arituko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!