Zaldibar hondakindegiaren kasuko akusatuek ez dute kartzelara joan beharko

Anboto 2021ko ira. 3a, 09:48

El Correoren egunkariaren arabera, hiru akusatuak akusazio partikularragaz eta Fiskaltzagaz "akordio batera iristekoak dira".

Jose Ignacio Barinaga Zaldibarko zabortegiaren jabeari, Arrate Bilbao kudeatzaileari eta Juan Etxebarria ingeniariari egotzi zitzaien Zaldibarko hondakindegiko hondamendiaren erantzukizuna. El Correoren arabera, sei hilabeteko espetxe zigorra baino ez zaie ezarriko akusatuei. 

Hiru akusatuei zuhurtzigabekeriazko giza hilketa eta langileen aurkako delitu bat leporatzen zitzaien. Kartzelara joatea sahiestuko dute akusatuek, baina erantzukizuna onartu, familiei kalte ordainak onartu eta isun bat ordaindu beharko dute. Horren ondoren, ingurugiroari eragindako kalteak aztertzeko ikerketa baino ez da geratuko zabalik. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!