Zaldibarko Udalak martxan jarri ditu euskararen erabilera sustatzeko jarduerak

Anboto 2021ko ira. 2a, 12:01

Ikasturte berria hasita, AEKgaz eta Berbalagunegaz batera euskara klaseak jasotzeko aukera egongo da aurten ere. Irailaren 17ra bitartean eman daiteke izena. Urriaren 30era arte bitartean laguntzak eskatu ahal izango dituzte Zaldibarren erroldatuak dauden herritarrek. 

Irailaren 10ean Gaztelekuak bere ateak irekiko ditu, eta uztailaren erdialdera arte egongo da zabalik; 12 eta 17 urte bitarteko gazteentzat eskainiko dituzte ekintzak bariku, zapatu eta domeketan. Zapatublairen kasuan, urriaren 2an hasiko da martxan, eta izena emateko epea irailaren 6tik 13ra izango da; 40 eurokoa izango da prezioa. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!