Euskal Herria kaletik hasi eta udaletxe plazan amaituko dute emanaldia. "Etorkizunekoak diruditen pertsonaia bitxi batzuek kalea hartzen dute erritmo desberdinekin eta su primitiboagaz", azaldu dute Deabru Beltzak taldeko kideek.
Deabru Beltzak taldea 1996. utean jaio zen, kale antzerki ibiltariak sortu eta diseinatzeko helburuagaz. 25 urte geroago, taldea mundu osoan zehar ibili da bere ikuskizunekin. 35 herrialde baino gehiagotan egon dira; Alemanian, Kolonbian, Venezuelan eta Kroazian, besteak beste; hamar antzezlan aurkeztu dituzte urteotan. Su á feu ikuskizunean, ibilbide osoko bizipenak islatzen dituzte. "Bizitako esperientziak, sorkuntza, originaltasuna, energia eta konpainiaren esfortzu guztia kale antzerkiak bere tokia izan dezan", adierazi dute.