Zaldibarko jolastokiaren aldeko batzordeak urtebetean udalaren "inongo erantzunik" ez duela jaso salatu du

Maialen Zuazubiskar 2021ko eka. 24a, 20:36

Duela urtebete jolastokiaren proiektua berrekiteko eskatzeko 1.033 sinadura aurkeztu zituzten Zaldibarren. Urtebetean "erantzunik ez" dutela jaso eta "amesten" duten jolastokia lortu arte borroka egingo dutela azaldu dute jolastokiaren aldeko batzordeko kideek.

Zaldibarko Udalean bilkura egon dela baliatu gura izan dute herritarrek beraien protesta egiteko. "Bihar urte bete beteko da 1033 sinadura aurkeztu genituela proiektuaren alde. Gaur plenora igo gara eta udal gobernuko zinegotzi bakoitzari sinadura horien kopia bana banatu diegu. Kajoiren batean galduta dutela ulertuta", salatu dute jolastokiaren aldeko batzordeko kideek. 

Eskola publikoko patioa eta inguruko belargunea atontzeko Amesten dugun jolastokia eraikitzen prozesu partehartzailea ipini zuen martxan Zaldibarko hezkuntza komunitateak 2018an. Baina 2019ko udal hauteskundeetan izandako udal gobernu aldaketaren ondorioz proiektua “geldi” dagoela salatu dute hainbat aldiz eskola komunitatetik, baita gaur ere. "Ordutik, borrokan gaude. Borrokan sinisten dugun proiektuaren alde, borrokan beharrezkoa den proiektu baten alde, borrokan 1000 zaldibartar baino gehiagoren sinadurak batu dituen proiektu baten alde", jakinarazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!