Zaldua kirol elkarteak saskibaloi udalekuak antolatuko ditu

Anboto 2021eko ekainaren 15a

Uztailean zehar izango dira.

Zaldibarko Zaldua kirol elkarteak saskibaloi udalekuak antolatu ditu uztaileko saio bitan. Uztailaren 5etik 9ra artekoa 2012-13 urteetan jaiotakoei bideratuta egongo da; uztailaren 12tik 16ra artekoa, berriz, 2010-11 urteen arteko gazteei zuzenduta dago. Saioak arratsaldetan izango dira, 17:00etatik 18:30era.

Udalekuak doakoak izango dira. Informazio gehiago honako telefonoetan lortu daiteke: 660 797 481 / 687 149 283.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!