Zaldibarko batzokiaren aurkako "eraso kolektibo eta antolatua" salatu du EAJk

Anboto 2021ko mai. 17a, 14:05

Zaldibarko batzokia.

EAJren Bizkai Buru Batzarrak alderdiaren egoitzetako hamabik azken egunetan jasandako "erasoak" salatu ditu ohar baten bidez. Zaldibarko kasuan, Ertzaintzaren aurkako mezuekin Ernaik sinatutako "kartel erraldoi bat" eta txakurrentzako uhalak jarri dituzte. 

"Bizkaiko batzokien kontra azken asteotan egiten ari den jazarpen, mehatxu eta hertsapen kanpainaren azken adibidea da hau. Errutina onartezin eta ulertezin bihutzen ari da" salatu du oharrean. "Bizkai Buru Batzarrak halako ekintza kolektibo eta antolatuak berehala etetea eskatzen du, amorru eta gatazka giroa sortzea baino ez baitute helburu". Gainontzeko alderdi politikoei "horrelako jokabideak" gaitzesteko eskatu die ohar berean.

Asteburuan Elorrioko batzokian pintaketak agertu dira, baita ere. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!