Lur-jausia Zaldibarren

Zaldibar auzian "erantzukizun politikoak" argitzea eta "azken ondorioetaraino iristea" eskatu du gehiengo sindikalak

Anboto 2021ko mai. 14a, 10:58

ELA, LAB, ESK, STEILAS, EHNE eta HIRU sindikatuek ohar bateratua kaleratu dute, eta Joaquin Beltranen gorpuzkinen bilaketa lanak etenda ere, "erantzukizun politikoak argitu eta azken ondorioetara iristea" eskatuz.

Sindikatuen ustetan, "zoritxarrezkoa" da Eusko Jaurlaritzak bilaketa lanak etetearen erabakia. "Afera hau gainetik kendu nahi du, erantzukizunak sahiestuz eta Verter Recycling errudun bakar gisa aurkeztuz iritzi publikoaren gainean". Horrez gainera, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Iñaki Arriola sailburua "arduradun politiko" gisa jo dituzte, baita Verter Recycling enpresa eta "patronala" ere. "Enpresak erantzukizun zuzena du hildako langileen gainean eta urteetan zehar Zaldibarko zabortegian egon den jarduera klientelar, opako, ez jasangarri eta arriskutsuaren aurrean. Erantzukizuna ezin da eremu pribatura mugatu, baina, eremu publikoak gertatzen ari zenaren gaineko erantzukizun politikoa izan duelako", salatu dute ohar baten bidez. 

Gehiengo sindikalak babes eta elkartasun osoa adierazi gura izan dio Beltranen familiari, baita ere. "Lan heriotzek eragiten duten sarraskia eteteko garaia da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!