Atezainei zuzendutako udako kanpusa antolatuko dute Zaldibarren

Anboto 2021ko mai. 18a, 08:00
Aste Santuan egindako atezainen kanpuseko irudia. 22 gaztek parte hartu zuten.

Ekainean eta uztailean zehar izango da Zaldibarko Solobarria futbol zelaian.

Andres Leria atezain ohi eta arloko espezialistak atezain izan gura duten gazteei (2004-2014 urteen artean jaiotakoak) bideratutako udako kanpusa antolatuko du. Hiru txanda daude aukeran: ekainaren 21etik 25era, ekainaren 28tik uztailaren 2ra, eta, uztailaren 5etik 9ra. Ordutegia honako hau izango da: 09:00-13:30. Aste bateko izen-ematea 125 euro da, bi astekoa 225 euro eta hiru astekoa 300 euro. Parte hartzaileek kamiseta teknikoa, hamaiketakoa eta argazkiak jasoko dituzte. Bi eta hiru asteko kanpusa egiten dutenek atezain eskularruak ere jasoko dituzte opari. Mediku asegurua ere sartzen da prezioan.

Izen-ematea escueladeporterosandresleria@gmail.com helbide elektronikoan egin daiteke. Zalantzak argitzeko telefono bi daude: 747 411 588 (goizetan) eta 675 119 470 (arratsaldetan).

Ekimenak Zaldua kirol klubaren eta Zaldibarko udaletxearen laguntza izango du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!