Herritar talde bat antolatzen hasi da parkeko hotela ez botatzea eskatzeko

Aritz Maldonado 2021ko mai. 6a, 11:30

Parkeko hotela Las Hermanas edo Mojen Etxea lez ere ezaguna da Zaldibarren; joan den eguenean dozenaka herritar batu zen udaletxe parean egindako protestan.

Herritar talde bat mobilizatzen hasi da parkeko hotela bota ez dezaten eskatzeko. Batzar bi eta elkarretaratze bat egin dituzte, baita eraikinari buruzko informazioa ezagutarazteko ekimenak ere. "Zaldibarko Udalak eraikina botatzeko aukera esku artean duela ailegatu zaigu; guk ez dugu gura eraikina botatzea. Uste dugu balio arkitekoniko handia duela eta eraikinean bertan gauza asko egin daitezkeela", azaldu zuten elkarretaratzearen ostean. Maiatzaren 12rako beste batzar batera deitu dute, "hurrengo ekimenak zehazteko"; 19:00etan izango da, liburutegi zaharrean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!