1937ko apirilean Santamañezarren hildakoak gogoratuko dituzte

Aritz Maldonado 2021ko api. 22a, 11:55
@idoiam77

Domekan, hilak 25, hainbat ekitaldi egingo dute Zaldibarren, "Euskal Herriaren eta askatasunaren alde jausitakoei" gorazarre egiteko.

Iaz, itxialdia zela-eta beste modu batera gogoratu behar izan zituzten 1937ko apirilaren 25ean Santamañezarren hildakoak. Aurten, ostera, osasun neurriak kontuan hartuta, ohikoagoa den formatura itzuli dira antolatzaileak. 11:30ean argazkia aterako dute Santamañezarren, tontorrean. Ostean, 12:30ean, lore eskaintza egingo dute udaletxeko plazan. Kalejira bat egingo dute gero, Castet elkartera, eta han ekitaldia egingo dute eguna borobiltzeko

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!