Zaldibarko gaztetxearen 17. urteurrena ospatzen dabiltza

Anboto 2021ko mar. 11a, 13:02

Zaldibarko gaztetxeak hamazazpi urte bete ditu martxoaren 6an. Urteurrena ospatzeko, hile osorako ekintza sorta prestatu dute.

Hurrengo ekintza martxoaren 20an izango da. Parkatu talde durangarrak kontzertua eskainiko du, 18:00etan; 21ean Jon Salaberri dokumentala eskainiko dute. Horrez gainera, artxiboko irudiekin gaztetxearen hamazazpi urteetako ibilbidea erakutsiko dute. Ospakizunean, zenbait aldarrikapenegaz ere bat egin dute. Besteak beste, Zaldibar Argituk martxoaren 6an eta mugimendu feministak martxoaren 8an deituriko mobilizazioetara batzeko deia egin zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!