Zaldibarko Udalak whatsapp bidezko mozorro lehiaketa antolatu du

Anboto 2021ko ots. 9a, 10:28

Osasun krisialdiaren ondorioz, inauteriak beste modu batera ospatzeko asmoz, mozorroen argazki lehiaketa antolatu du Zaldibarko Udalak. Otsailaren 16ra arte bidali ahalko dira argazkiak. 

Argazkiak 688 630 885 zenbakiaren whatsappera bidali behar dira. Mozorroa 2021koa dela egiaztatzeko, argazkian data agertu beharko dela adierazi dute udal iturriek. 

Zaldibarko Udalak 300 euro banatuko ditu sei saritan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!