[BIDEOA] Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoratu dituzte zabortegia amildu eta urtebetera Zaldibarren

Jone Guenetxea 2021ko ots. 6a, 14:35

Zabortegian gertatutakoaren erantzukizunak argitzea eskatu dute.

Verter Recycling zabortegia amildu zela urtebete joan da. Urteurrena gogoratzeko Zaldibar Argitu plataformak ekitaldia antolatu du Zaldibarren. Lore eskaintza eta elkarretaratzea egin dituzte. Ondoren, herriko musikariek abestu dute. Plataformako kideek berba hartu dute. Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran amildutako zabortegiko beharginak gogoratu dituzte. Bestalde, gertatutakoaren erantzukizunak argitzea eskatu dute. Herri akusazio moduan parte hartuko dutela azaldu dute. Horretarako, itsulapikoa.eus webgunean crowdfunding kanpaina martxan ipini dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!