Lur-jausia Zaldibarren

Zaldibarko Udalak Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran gogoratu ditu lur jausitik urtebetera

Anboto 2021ko ots. 5a, 09:48

Zaldibarko Udalak oharra kaleratu du hondakindegiko lur jausitik urtebete igaro den egunean. "Berretsi egiten dugu zabortegian gertatutakoa lehenbailehen ezagutzeko nahia, biktimen familiari eta zaldibarrei erantzun bat eman ahal izateko". Zaldibarren eta inguruko herrietan eragindako "egonezina, ziurgabetasuna eta haserre soziala" nabarmendu dituzte, baita ere.

Zaldibarko Udalak, beraien lehentasuna desagerturiko langileak aurkitzea izan dela adierazi du publikaturiko oharrean. "Abuztuan Alberto Sololuze topatu ondoren, helburu nagusia Joaquin Beltran aurkitzea izan behar da, beraz, espero dugu egiten ari garen emaitzak lortzea, lehenbailehen, familiaren onerako". Langileen familiari "adeitasunik zintzoena" erakutsi diete, bide batez. 

Oharra amaitzeko, esker ona adierazi gura izan diete bi langileen bilaketa lanetan parte hartu duten pertsonei. "Denbora asko igaro den arren, espero dugu bilaketa lanek fruituak ematea". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!