'Etorkizuna janzten' erakusketa ibiltaria Zaldibarrera iritsi da

Anboto 2021ko urt. 26a, 08:53

Urtarrilaren 31ra arte egongo da ikusgai moda modu jasangarrian kontsumitzea sustatzea gura duen erakusketa. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du. 

Hondakinak Prebenitzeko Europako Astearen barruan kokatu du ekimena Aldundiak. Hain zuzen ere, moda munduko bigarren industria kutsatzaileena dela azaldu dute. 

Erakusketak gida digital bat eskaintzen du, baita ere; horretarako, QR kodea eskaneatu beharko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!