Lur-jausia Zaldibarren

Elkartasun ekitaldia antolatu du Zaldibar Argituk urteurrenaren atarian

Anboto 2021ko urt. 19a, 08:00

Artxiboko irudia.

Miren Amurizak, Eneko Sagardoyk eta Liher, Petti eta Olatz Salvador musikariek parte hartuko dute, besteak beste, urtarrilaren 23an Eibarko Armeria eskolan egingo den ekitaldian. 

Otsailean urtea beteko da Zaldibarko hondakindegia amildu zenetik. Gertatutakoa gogoratzeko, erantzukizunak argitzea eskatzeko eta Joaquin Beltran langilea aurkitzea eskatzeko, elkartasun ekitaldia antolatu du Zaldibar Argituk.

Sarrerak hamar euroan daude salgai, eta "erantzukizunak argitzeko epaiketan" herri akusazioaren kostuei aurre egiteko baliatuko da bertan bildutako dirua. Antolatzaileek osasun neurriak mantenduko direla azaldu dute, eta musikarien emanaldiak akustikoan egingo direla azaldu dute, baita ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!