Zaldibarko Berbalagunean parte hartzeko bigarren izen emate deialdia egin dute

Anboto 2021ko urt. 14a, 08:00

Izena emateko epea urtarrilaren 18tik 31ra bitartean izango da. Udaletxean eta liburutegian dauden eskuorrietan edo esteka honen bidez egin daiteke. 

Gaur egun, 1.222 taldek osatzen dute berbalagunen sarea Euskal Herrian, eta guztira, 7.721 mintzalagun elkartzen ditu Berbalagun ekimenak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!