Zabortegia amildu zela 11 hilabete pasatu direla gogoratzeko manifestazioa egin dute Zaldibarren

Anboto 2021ko urt. 6a, 15:34

Zabortegian gertatutakoaren inguruko erantzukizunak eskatu ditu Zaldibar Argituk.

Zaldibarko zabortegiko lur-jausia gogoratzeko mobilizazioak egin dituzte hainbat herritan: Zaldibarren, Ermuan, Zallan, Eibarren, Etxebarrian eta Elgetan.

 "Joaquín eta Alberto oroitzen jarraituko dugu, Joaquín zabortegitik lehenbailehen ateratzea exijitzen dugu, herritarron osasuna eta ingurugiroa interes pribatuen aurretik jartzea eskatzen dugu, Zaldibarren gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak behar ditugu eta erantzukizunak argitzea eskatzen dugu", azaldu du Zaldibar Argituk. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!