Zaldibarko zabortegian lur-jausia gertatu zela 11 hilabete pasatu direla gogoratzeko mobilizazioak egingo dituzte bihar

Anboto 2021ko urt. 5a, 10:41

Zaldibarren, Ermuan, Zallan, Eibarren, Etxebarrian eta Elgetan mobilizazioak antolatu dituzte.


Urtarrilaren 6an, 11 hilabete beteko dira Zaldibarko zabortegia amildu zenetik. Horregatik, hainbat herritan mobilizazioak antolatu dituzte. "Hamaika hilabete Joaquín eta Alberto gabe. Erantzun argirik eta erantzukizunik gabeko hamaika hilabete", azaldu du Zaldibar Argituk. Gaineratu dutenez, "Joaquín eta Alberto oroitzen jarraituko dugu, Joaquín zabortegitik lehenbailehen ateratzea exijitzen dugu, herritarron osasuna eta ingurugiroa interes pribatuen aurretik jartzea eskatzen dugu, Zaldibarren gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak behar ditugu eta erantzukizunak argitzea eskatzen dugu".


Urtarrilak 6, asteazkena.
• Ermua: 12:00etan elkarretaratzea Zubiaurren.
• Zalla: 13:00ean, elkarretaratzea Euskadi plazan.
• Eibar: 13:00ean, manifestazioa Untzaga plazatik.
• Etxebarria: 13:00ean, elkarretaratzea Olaia aurrean.
• Elgeta: 13:00ean elkarretaratzea plazan.
• Zaldibar: 13:30ean manifestazioa autobus geltokitik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!