Abenduaren 31ra arte luzatu dute aurrekontu parte hartzaileetarako epea Zaldibarren

Aritz Maldonado 2020ko abe. 16a, 09:32

Zaldibarko Udalak abenduaren 31ra arte luzatu du aurrekontu parte hartzaileetan proposamenak bidaltzeko epea. Urtarrilaren 1etik 10era bitartean, jasotako proposamenak aztertuko dituzte eta mahai teknikoen irizpidea betetzen dutenak aukeratuko dituzte urtarrilaren 11n egingo duten batzarrean.

Aurrekontu parte hartzaileetarako esleitutako diru kopurua 15.000 eurokoa da. Udalak azaroaren 1ean zabaldu zuen proposamenak bidaltzeko epea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!