Zaldibarko Udalak LED argiak jarri ditu Solobarria futbol zelaian

Anboto 2020ko abe. 9a, 09:59

Datorren urtean egingo den hirugarren fase batean, gainerako 7 Led pantailak jarriko dira.

Energiaren kontsumoa murrizteko, Zaldibarko Udalak bigarren fasea egin du Solobarriako futbol zelaian LED-era argiak aldatzeko. Horrela Zaldua Futbol Klubak zelaiko argiak hobetzeko egindako eskaerari erantzun diote eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko Jasangarritasun Energetikoari buruzko legea bete dute, udalak ohar batean informatu duenez.

Argiteria fase ezberdinetan aldatu da futbol-zelaian. Horrela, iazko abenduan 5 Led pantaila jarri ziren 10.478 euroko inbertsioarekin, eta oraingoan 12 pantaila gehiago jarri dira, 18.077 euroko kostuarekin. Horretarako Energiaren Euskal Erakundea EEEri diru-laguntza eskatu zaio.

Datorren urtean egingo den hirugarren fase batean, gainerako 7 Led pantailak jarriko dira.

Helburua kontsumoak modu eraginkorrean eta nabarmenean murriztea eta futbol-zelaiaren energia-eraginkortasuna hobetzea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!