Garbigune Mugikorra Zaldibarren egongo da barikura arte

Anboto 2020ko abe. 7a, 12:39

Zaldibarko Foru Aldundiaren plazan egongo da Garbigune mugikorra. 

Etxetresna elektriko txikiak, sukaldeko tresnak, sukaldeko olioa edota telefono mugikorra utzi ahalko dira, besteak beste. "Udalak eta Aldundiak birziklatzea udalerriko erdigunera hurbilduko dugu, herritarrek Zaldibar garbiagoa eta ondorioz Bizkaia garbiagoa lortzeko elkarlanarekin jarraitzeko", azaldu dute udal iturrietatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!