Lur-jausia Zaldibarren

Zaldibarko zabortegiko auzian erantzukizunak argitzeko eskatu dute, lurjausia gertatu zela hamar hilabete bete direnean

Anboto 2020ko abe. 6a, 14:56

Zaldibar Argituk deituta, manifestazioa egin dute eguerdian, zabortegia amildu eta hamar hilabetera Joaquin Beltran langileak desagertuta jarraitzen duela, eta erantzukizunak argitu gabe jarraitzen dutela salatzeko.

Zaldibarren bakarrik ez, beste herri batzuetan ere egin dituzte mobilizazioak, besteak beste, Ermuan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!