Hamar hilabete joan dira Zaldibarren lurjausia gertatu zenetik. Oraindik erantzunik barik jarraitzen duten galderekin —Joaquin Beltranek desagertuta darrai, esaterako— bideo bat landu dute Zaldibar Argituko kideek eta domeka honetarako mobilizazioak iragarri dituzte hainbat herritan. Zaldibarren, Artiako autobus geltokian batuko dira, 13:30ean. Eibarren, Ermuan, Elgetan, Etxebarrin eta Zallan ere deialdiak egin dituzte.