Jendetza batu da Elizondoko igogailuaren aurkako protestan

Aritz Maldonado 2020ko aza. 24a, 21:35

"Bestelako alternatibak" eskatu dituzte bertan bildutako herritarrek, eta udal gobernu taldeak azalpenik ez eman izana ere kritikatu dute bertaratuek. 

Udalaren ohiko bilkura ospatzekoa zela baliatu dute herritarrek udaletxe parean protesta egiteko. Bizilagunek protestan azaldutakoaren arabera, 24 etxebizitzatako bizilagunei "modu zuzenean" eragiten die igogailuaren proiektuak. "Beste askori ere eragiten die proiektuak, eta gainera, ez dugu uste hau denik zaldibartarron mugikortasun beharrei hobeen erantzuten dien proiektua". Txalo zaparrada bategaz amaitu dute protesta. 

38 alegazio

Juan Mari Uriarte alkateordeak ohiko bilkuran esan duenaren arabera, Elizondoko igogailuaren proiektu definitiboa "datozen egunetan" aurkeztuko da Hirigintza batzordean. Proiektuaren zirriborroak 38 alegazio izan dituela ere azaldu du Uriartek. EH Bilduk galderen eta erreguen tartean eginiko galderari erantzun dio Uriartek. Hain zuzen ere, EH Bilduko Carmen Sampedrok igogailuaren proiektua "egokiena" den galdetu du bilkuran. "Herria lotzeko zerbait egin behar da, baina igogailua izango da egokiena?". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!