Dozenaka lagun bildu dira udaletxe pareko plazan, protesta egiteko. Mobilizatzen jarraituko dutela adierazi dute bertan. "Covid19a, batzuek isilik egoteko eta gaia ahanzturan uzten saiatzeko aprobetxatu nahi izan badute ere, guk ez. Guk, aldarrikapenak kalera ateratzen jarraitu dugu".
Zaldibarren bakarrik ez, beste herri batzuetan ere egin dituzte mobilizazioak, besteak beste, Ermuan.