Elkarretaratzera deitu du Zaldibar Argituk hondakindegia amildu eta bederatzi hilabetera

Anboto 2020ko aza. 5a, 20:37

Zapatuan, azaroak 7, egingo dute elkarretaratzea, 13:00etan, udaletxe parean. 

Otsailaren 6an hondakindegia amildu zenetik bederatzi hilabete igaroko direla gogoratzeko elkarretaratzea deitu du zapaturako Zaldibar Argituk. Hilabete guzti hauetan eginiko lana azpimarratu dute, "erantzukizunak argitzeko bidean gure esku ditugun tresna guztiak erabili nahi ditugulako. Egia jakin nahi eta behar dugulako", azaldu dute ohar bidez. 

Zapatuko elkarretaratzean, "gertatutakoa ez errepikatzeko bermeak" eskatuko dira, besteak beste. "Langileak oroitzeko, Joaquin topatu arte, gure osasunaren eta bizitzaren defentsan eta erantzukizun guztiak argitu arte, lanean jarraituko dugu".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!