Eusko Jaurlaritzaren arabera datorren astean "erabakigarria izango den fase bat hasiko da" Joaquin Beltranen gorpua topatzeko

Anboto 2020ko urr. 9a, 09:35

Datorren astean bilaketa-dispositiboa "eremu beroan" sartuko da Arantxa Tapia Ekonomiaren garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuaren berbetan. 

Zabortegiaren egoera "nahiko egonkorra" izateak bilaketaren fase berriari ekitea ahalbidetzen du. Josu Erkoreka Lehen lehendakariorde eta Segurtasun saliburuak ere bilatze lanetan segurtasun neurriek eduki duten garrantzia azpimarratu gura izan du. "Lehentasunezkoa da Beltranen bilaketa, beti ere, horretan dabilen talde osoaren segurtasuna bermatuta". Horrela, "fase berri batean" sartuko da Beltranen bilaketa-operazioa datorren astetik aurrera: "Baldintza meteorologikoek uzten badute, datorren astean sartuko gara ziur aski dagoen toki zehatzera. Urrats erabakiorra da. Bilaketa lau eremu zehatzetan egingo dugu, eta horietako bi lehentasunezkoak dira" azaldu du Erkorekak. Prozesua hasi zenetik 400.000 metro kubiko hondakin mugitu dira sailburuaren arabera. 

Hondakindekiaren amaiera

Eusko Jaurlaritzak hondakindegiaren ixte lanei ekin diela azaldu du Tapiak, subsidiaroki, izan ere, lan horiek egiteaz Verter enpresa arduratu beharko litzateke sailburuaren arabera. "Hondakindengi honen jarduera amaitu da". Lanak "luzerako" joango direla nabarmendu dute sailburuek, baita ere.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!