Zaldibarko IV. Mendi Jardunaldiak gaur hasiko dira

Aritz Maldonado 2020ko urr. 1a, 10:47

Zaldibarren Mendi Jardunaldiak egingo dituzte, laugarrenez. Gaur, urriak 1, Bilbao Mendi Film Festivaleko lau pelikula eskainiko dituzte liburutegi zaharrean; urriaren 8an ere eskainiko dituzte film hauek.

Bestalde, urriaren 5ean Tor eskainiko dute, eta Silvia Triguerosek, filmeko protagonistak, berbaldia emango du. Proiekzio guztietarako sarrerak liburutegian eskatu behar dira, eta doakoak dira.

Txikonen 'Mendi Biluzia'
Zikloa borobiltzeko, Alex Txikonen Mendi biluzia pelikula eskainiko dute, abenduaren 1ean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!