Abadiñon Hezkuntza Kontseilu bateratu bat sortzea proposatu du EH Bilduk

Anboto 2020ko urr. 1a, 11:14

EH Bilduk osoko bilkuran aurkezturiko proposamena ez da onartu EAJk eta AIk aurkako botoa eman ostean. 

Abadiñoko hiru ikastetxeetako zuzendaritza talde, guraso elkarte, langile eta udal ordezkarien lankidetzarako gune bat sortzea proposatu zuen EH Bilduk iraileko osoko bilkuran. "Hezkuntza herri ikuspegitik lantzea beharrezko ikusten dugu, eta, horretarako, hiru ikastetxeetako zein hezkun- tza ez formaleko eragileen artean sinergiak bilatu behar dira". 

EAJ eta AI taldeetako zinegotziek ezezko botoa eman zuten. Mikel Garaizabal alkatearen berbetan, "nahikoa da" Eskola Kontseiluekin , eta ez da beharrezkoa gune berri bat sortzea. Javier Crespo alkateordearen esanetan, Euskara Kontseilua da "foro egokia" horretarako, bertan lantzen direlako hezkuntzari loturiko gaiak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!