Zaldibarko EH Bilduk herri batzarra deitu du, Elizondoko igogailuari buruzko informazioa emateko

Anboto 2020ko ira. 18a, 12:30

"Udal gobernuak herritarrei informazioa emateko asmorik ez duela ikusita, EH Bilduk duen informazio guztia eskaintzea erabaki du" azaldu du ohar baten bidez EH Bilduk. 

Zaldibarko Udalak Elizondo eta Katikenan egin gura duen igogailu proiektuari buruzko azalpenak eskainiko dizkie herritarrei. "Proiektuak polemika piztu du, hori dela eta udalari hainbat bider eskatu diogu azalpenak ematea". 

Batzarra irailaren 21ean izango da, astelehenean, 18:30ean, liburutegi zaharrean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!