Gizonezko bat atxilotu dute Zaldibarren indarkeria matxistagatik

Anboto 2020ko irailaren 17a

Atzo arratsaldean atxilotu zuten 42 urteko gizonezkoa "bere bikotekidearekiko genero indarkeriagatik", Ertzaintzako iturrien arabera.

Zaldibarko Dominika talde feministak elkarretaratzera deitu du erasoa salatzeko: gaur, 20:00etan, izango da, udaletxeko plazan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!