Zaldibarko eskola itxi egin zuten joan zen eguaztenean, koronabirus kasuen eraginez. Egoera aztertu ondoren, Osasun Sailak zentroa irekitzeko agindua eman du, bihartik aurrera. Ikastetxeko iturriek azaldu dutenez, Haur Hezkuntzako bi gelatako umeak ez dira itzuliko berrogeialdia amaitu arte. Egoera horretan zeuden Lehen Hezkuntzako 5. mailakoak ostera, bihar ikastetxera itzuliko dira.
Eskolara bueltan Zaldibarkoa izan da koronabirus kasu positiboak agertzen lehenengo ikastetxeetako bat. Horren ostean, Durangaldean beste hainbat zentrotan antzeko egoerak bizi izan dituzte, Abadiñon, Durangon eta baita Berrizen ere.