Zaldibarko eskola itxita dago eguaztenetik. Lau irakaslek positibo eman zuten, eta ikastetxea zarratzea erabaki zuen Osasun Sailak. Gaur, beste irakasle batek egindako PCR probak positibo eman duela jakinarazi dute. Irakasle horren taldeko 13 ikasleek berrogeialdia egin beharko dute. Gela horretako guraso batek azaldu duenez, mezua jaso dute eskolatik egoeraren berri emanez. Osasun Sailetik ere deitu diete. "Umeak PCR proba egin du gaur, eta berrogeialdia egingo du irailaren 19ra arte", azaldu du gela horretako ume baten amak.
Bestalde, atzo beste 30 irakasleri PCR proba egin zieten, eta emaitzen araberako neurriak hartuko dituzte.