Zaldibarko eskolako zuzendariak negatibo eman du PCR proban

Jone Guenetxea 2020ko ira. 10a, 19:41

Gaur, ikastetxeko langile guztiei (30 pertsona) PCR probak egin dizkiete Galdakaoko ospitalean.

Zaldibarko eskolaren itxierak zurrunbilo mediatikoa eragin zuen atzo. Lau irakaslek positibo eman zuten eta eskola itxi egin zuten. Zuzendariak ere positibo eman zuela adierazi zuten atzo hedabide batzuek. Zentroko arduradunek azaldu dutenez, zuzendariak negatibo eman du koronabirusaren proban. Gaur, zentroko langile denei PCR probak egin dizkiete. 30 langilek Galdakaoko ospitalean egin dituzte probak. 

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!