Zaldibarko eskola itxi dute irakasle batzuk positibo eman eta gero

Jone Guenetxea 2020ko ira. 9a, 15:38

Osasun Sailak ikerketa epidemiologiko bat egingo du eskolan. Gutxienez, ostiralera arte zentroa itxita egongo da.

Ikasturte hasiera nahasia izan dute Zaldibarren. Eskolako irakasle batzuk positibo eman dute koronabirusaren proban eta zentroa ixtea erabaki dute. Ikastetxeko iturriek ANBOTOri azaldu diotenez, ikerketa epidemiologiko bat egiteko zain daude. Momentuz, ostiralera arte ikastetxea itxita egongo da. Gurasoek harriduraz hartu dute berria. Askok, hedabideen bidez ezagutu dute albistea, umeen irteera ordu inguruan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!