Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen duela salatu du Zaldibar Argituk. Bestalde, ingurumen arloan “ezer gutxi” argitu dela salatu du sare sozialetan. “Zazpi hilabetean ezer gutxi argitu dute hondakindegiak kutsatuako erreka, lur eta airearen egoeraz. Gutxiago denok arnastu dugun substantzia toxikoez”, adierazi dute. “Gauzak oso gaizki egin dira hemen, eta inork ez du erantzunkizunik hartu” salatu dute. Hondakindegian gertatutakoa argitu arte kalean jarraituko duela esan du Zaldibar Argituk.
Zaldibarren bakarrik ez. Ermuan, Zallan, Etxebarrian (Bizkaia), eta, Eibarren eta Elgetan (Gipuzkoa) ere egin dituzte mobilizazioak.