Otsailean Zaldibarko zabortegian lurjausia gertatu zenetik desagertuta daude Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze. Orduz geroztik langileak aurkitzeko lanean dabiltza bertan, eta atzo giza hezur bat aurkitu zuten. Domeka iluntzean Aitor Zuluetak eta Josu Zubillagak jakitera eman zutenez, orain forentseek beharrezko DNA azterketak egingo dituzte aurkitutako hezurrak zabortegiko lurjausian desagertutako batenak diren jakiteko.
Gaur 9:00etan berrekin diete lanei eta Berria egunkariak jakitera eman duenez, hezur gehiago aurkitu dituzte baskularen inguruan. Behin hezur horiek giza-hezurrak direla baieztatuta, norenak diren aztertzen dabiltza.