Elizondo eta Zaldua plaza lotuko dituen igogailuaren aurka agertu da Zaldibarko EH Bildu

Anboto 2020ko uzt. 24a, 12:17

Alderdi subiranistak egitasmoaren aurka bozkatu du osoko bilkuran. "Presaka, ezkutuan eta herriatarrak aurrez aurre jartzeko fede txarrez" aritzea egotzi dio udal gobernuari.

Zaldibarko EH Bilduk "gardentasun eza" egotzi dio EAJk eta PSEk osatzen duten udal gobernuari. "358.000 euroko kostua izango duen proiektua batzorde bakarrean azaldu eta handik hiru egunera plenoan aurkeztu dute. Jarrera hau ez da gardena ezta etikoa ere, errespetu falta itzela da horrelako dimentsioa duen proiektua eztabaidarik gabe, presaka eta ezkutuan onartu nahi izatea" azaldu du EH Bilduk ohar baten bidez. "Sinestezina da horrelako proiektu bat egitea izango duen erabilera neurtu barik, eta igogailuak urtero izango dituen mantenu gastuak kalkulatu barik".

Horrez gainera, igogailuak inguruan izango duen eraginarekiko desadostasuna agertu du. "Proiektuak ez du alde zaharra berpiztuko, are gehiago, bertako berdegune bat suntsituko luke. Elexpe Sanjoangoa kultur etxeak berpiztuko luke auzoa".  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!