Lur-jausia Zaldibarren

Eitzagako bizilagunei osasun azterketak egitea eskatu dute beste behin

Dozenaka lagun bildu dira Zaldibarren eginiko elkarretaratzean. Eitzagako bizilagunak "ahaztuta dituztela" salatu dute, eta bere garaian agindu zieten bezala, osasun azterketak egitea eskatu dute. 

Udalean osoko bilkura zegoela baliatu dute elkartetaratzea egiteko. Txalo zaparrada batekin amaitu dute protesta. 

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.