Zaldibarko Verter Recycling zabortegiko hiru atxilotuak baldintzapean aske utzi dituzte

Anboto 2020ko uzt. 23a, 18:03

Herenegundik atxilotuta zeuden eta gaur deklaratzekoak ziren Durangoko Auzitegian. Ez deklaratzeko eskubideari eutsi diote eta ondoren baldintzapean aske utzi dituzte, BERRIA egunkariak bere wegunean informatu duenez.

Eibarko Ertzaintzaren komisarian egon diren denboran zein ondoren Durangoko Auzitegian ez deklaratzeko eskubidea baliatu dute hiru atxilotuek. Hilero joan beharko dute sinatzera eta pasaportea erretiratu diete, BERRIAk argitaratu duenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!