Ertzaintzak Eitzagako Verter recycling enpresako hiru arduradun atxilotu ditu arratsalde honetan. Auzia daraman epaileak agindu du atxiloketa, baina oraingoz ezjakina da zein arrazoirengatik agindu duen atxiloketa. Segurtasun Sailaren arabera, hiru atxilotuak epailearen aurretik pasa dira dagoeneko, edo, hala ez balitz, hurrengo orduetan pasako dira haren aurretik. Durangoko auzitegiko epaile batek auzibideak hasi zituen Verter recycling enpresaren kontra, Eitzagako lur-jausiagatik.