Eitzagan gertatutakoa "ahaztuta" eta "baztertuta" gelditu dela salatu dute auzotarrek

Anboto 2020ko uzt. 11a, 11:09

Eitzagako auzotarrek gutun bat kaleratu dute bizi duten ahanztura egoera salatzeko. Ez dute kutsadurari eta osasun egoerari buruzko daturik. Kamioien egunotako joan-etorriagaz ere kexu dira. "Iraingarria" egiten zaie Eusko Jaurlaritza "kudeaketa onari buruz ordu guztietan medioetan hitz egiten agertzea, benetan kudeaketa anker baten babesle izan direnean". Joaquin eta Alberto beharginen hurbilekoei gertutasuna eskaini diete: "Eitzagarrak beti gogoratzen gara haiekin".

Eitzagako auzotarren gutuna (2020ko uztailaren 9a):

Lehen hitzak Joaquin, Alberto eta euren ingurukoentzat, gure antzera bost hilabete baztertuak eta ahaztuak
sentitzea ez zaigu bat ere arraroa egiten. Gure hurbiltasuna eskaintzen diegu. Eitzarrak beti gogoratzen gera eurekin
eta sarritan auzokoren batek lora eskaintza egiten diegu plazako zutabeetan.

Gure babes bakarrak izan dira otsailak 16an Eitzara inguruetako herrietatik antolatutako manifestazio erraldoia
(bihotzez beti eskertuko duguna), aldiro antolatzen diren manifestazioak gogoratzeko egoera, Zaldibarko oposizioko
taldearen postura irekia laguntzeko gure eskakizunak bideratzeko eta kitto.

Beste inork ez du hemen geldialdirik egin, komunikabideak euren irudiak ateratzen dituzte euren erreportariekin,
eta gure osasun egoerari buruz ez dago ezer. Iraingarria egiten zaiguna da orain, Ingurumen sailak, Osasun sailak eta
Jaurlaritzaren postura, euren kudeaketa onari buruz hitz egiten ordu guztietan medioetan agertzea, benetan
kudeaketa ankar baten babesle izan direnean.

150garren eguna bete denean, kudeatzaile fantastiko hauek ez digute egunon ere esan. Etxetik premiaz ateratako
familiei aste bete dela eman die itzultzeko baimena (autopista ireki dutenean) eta pozik.

Auzotik kamioiak pasatzeari uzteko eskaerari kasurik ez, nahiz eta bide seguruagoa beraiek barrutik eduki.
Auzotarrak eta inguruetako herritarrak arrisku haundian jartzen gaituzte, batik bat solasaldian Aixolako urtegira
joaten diren oinezkoak, eta ez dira gutxi.

Lurren azterketen emaitza kuantifikatuak orain arte ez dituzte atera (lau hilabete beranduago); orain arte bakarrik
idatziz ipini dute dena ondo dagoela, orain onartzen dute azterketa guzietatik produktu baten bakarrik aurkitu
dutela maximo legezko neurritik puntu bat gorago dagoena, porru bat (ez da broma), eta hori baserriko lanek
eragindako kutsaduragatik izan liteke (R.1881/2006 Pb [beruna] max. 0,10 mg/kg eta eman du 0,11 [10%]) haien
iritziz agian hurreko erreturaren baten gaitik (¿beruna?).

Zortzi urteren ondoren orain ere kutsatzen jarraitzen dute eta seguru asko inoiz baino kaltegarriagoa. Ermutik
ikusten duten kea ez da sua, kamioiek jasotzen duten hautsa baizik. Lurrean nahastuta dagoen zikina, amiantoa eta
batek daki zer gehiago haizeak jaso eta banatzen duena Eitzaga eta inguruetara.

Azterketa medikuak eskatu ditugu lehen egunetik zortzi urtean kutsadurapean egon direnentzat. Ezin da izan orain
bertan lanean daudenak une bakoitzean azterketa medikoak edukitzea, legeak ondo agintzen duen bezala
kutsadura arriskuagatik, eta etorkizunean ere jarraipena eduki ondorioen arriskuagatik, eta bertan inguruan bizi izan
direnentzat, ezer ez.

Auzokoen osasun azterketari buruz, batzar askoren ondoren Zaldibarko Alkateak onartu zuen eta hitza eman,
Auzoko aurreko batzarrean, ekainak 16an, egungo egoeragatik Osasun sailetik bideratzea gaitza delako, Udaletxeak
bideratzea aurrekontu bat horretarako denak onartzen badute. Guk prestatu genuen eskakizun idatzia, Alkateari
bideratu aldaketarik nahi bazuen egin, konpromisoarekin gero oposizioak aldaketa barik onartzeko eta gure
harridura hirugarren egunean ukatu egin zutenean denon aurrean emandako hitza.

Gaur beste batzar bat eduki dugu. Alkatetza gonbidatua izan arren ez da agertu.Non dago honen etika, hitza, kudeaketa, .... Nortzuk, bere hitza falta duen norbaiti, sostengua eman eta sinetsiko diegu. Ahoa betetzen zaie propagandan “Auzolana” moduko hitzekin. Abandoko kide politikoen “Auzolana” da, Eitzako Zabortegia hondakin industrial kutsatuak, amiantoa tartean, onartzeko baimena ematea, Ermuko biztanle guztiak eta Eibarko erdiak 2 km barru daudela, “Teknikoki” egonkorra den lurgainean, ziega bat produktu nahastu eta kutsakorrak direnekin ipintzeko kapaz dena baserri batetik 100 metrora eta orain haundiagoa egiteko proiektua, hemendik kendu beharrean. Hemen auzoetan “Auzolana” ez da lagun dirudunekin gehiago egitea, elkarrekin denen onerako zintzo konponketak egitea baizik. Guregandik oso urrun zaudete bai Zaldibar eta bai Abando. Aste honetako hauteskunde-eztabaidan berriro ahaztuak izan gara. Benetan hildakoen edo desagertuen ardura dute?. Bizirik gauden batzuekin behintzat ez dira asko arduratzen!!!.

Talde politiko denak denboraz daude gure gogorapen minimo bat egiteko kanpainaren bukaeran eta gutxienez
barka eskatu gu denok bost hilabetetan ahaztuak izateagatik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!