Lur-jausia Zaldibarren

Zaldibarko hondakindegian gertatutako lur-jausiaren inguruko erantzukizunak eskatu dituzte Eibarren

Anboto 2020ko uzt. 4a, 22:03

Untzaga plazatik abiatu da manifestazioa.

Zaldibar Argitu plataformak deituta, manifestazioa egin dute Eibarren. Bost hilabete beteko dira etzi, Zaldibarko Verter Recycling zabortegia amildu zenetik. Oraindik Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze beharginen bila jarraitzen dute. Manifestazioan erantzukizunak eskatu dituzte. Untzaga plazan hasi eta amaitu da mobilizazioa. Bukaeran, Zaldibar Argitu kantua abestu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!