Lur-jausia Zaldibarren

Ingurumen Sailak zabortegiko biltegia handitzeko baimena eman dio Verter Recycling enpresari

Anboto 2020ko eka. 30a, 19:06

Betetzear dagoen biltegiaren ondoan zelda bat eraikiko dute, Motia mendiaren magalean dauden bi ibarbide txikiren gainean.

Verter Recycling enpresari baimena eman diote 1. segurtasun-biltegia handitzeko, haren okupazioa agortzear baitago. Biltegi horren aldamenean zelda bat eraikiko dute Motia mendiaren magalean dauden bi ibarbide txikiren gainean. Ibarbide horiek 68.555 metro karratuko azalera hartzen dute. Orain betetzen ari diren biltegiaren goialdean eraikiko dute zabalkuntza, eta, horrek bidea emango du hondakinak zabortegiaren esparruaren barruan lekualdatzeko.

"Geotekniari eta hidrologiari buruzko azterketa teknikoen arabera, egokia da biltegi berria hartzeko kokalekua. Izan ere, datu onuragarri gisa, guztira 804.000 metro kubiko har litzake eta hainbat fasetan egikarituko litzateke", azaldu du Eusko Jaurlaritzak prentsa oharrean.

Zaldibarko zabortegia otsailaren 6an amildu zen, eta harrezkero, ingurua egonkortzen eta desagertutako bi langileak bilatzen ari dira. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!