Dagoeneko zabalik daude Olazarreko ur txorroak

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 23a, 12:08

10:00etatik 22:00etara erabili ahal izango dira ur txorroak. Gehienez 7 pertsona egon ahalko dira bertan. 

Dagoeneko erabilgarri daude Olazarreko futbol zelai zaharrean dauden ur txorrotak. Udaletik jakitera eman dutenez, gehienez zazpi pertsona egon daitezke ur txorroetan, eta pertsonen arteko segurtasun neurriak, 1,5 metrotakoa, bete behar dira. 

Horrez gain, herritarrei neurriak errespetatzeko eta erantzukizunez jokatzeko dei egin diete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!