Bizkaiko Aldundiak 453.000 euro inbertituko ditu 283 metro luzeko hesi akustikoa jartzen. "Autopistatik gertu bizi diren herritarrengana eta, nagusiki, Zaldibarko ospitalera heltzen den trafiko-zarata txikiagotzea da helburua", jasotzen du Aldundiko ohar batek. Autopistako tarte horretan, batez beste, 28.000 ibilgailu ibiltzen dira egunero.