Zaldibarko merkataritzan euskararen erabilera sustatzeko gida kaleratu dute

Anboto 2020ko eka. 16a, 10:40

'Lan eta erosi euskaraz!' gida prestatu du Zaldibarko euskara sailak, herriko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera bultzatzeko helburuarekin. Zaldibarko denda eta tabernetan banatuko da. 

Zaldibarko Udalaren webgunean eta Euskara Zerbitzuaren eta udalaren sare sozialetan ere egongo da eskuragarri gida. 

Zaldibarko Udalak eskaintzen dituen zerbitzuez gainera, Durangaldeko Mankomunitateak euskarazko errotuluak edo webguneak jartzeko eskaintzen dituen diru-laguntzei buruzko informazioa, udalaren aholkularitza eta itzulpen zerbitzuei buruzko informazioa edota Lansarea eta Beharsarea atarien bidez langile euskaldunak bilatzeko laguntzari buruzko informazioa eskaintzen da gidan, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!