Uztailerako udalekuak antolatu ditu Zaldibarko Udalak

Maialen Zuazubiskar 2020ko eka. 13a, 09:00

Udalekuetan izena emateko epea ekainaren 15ean hasiko da eta ekainaren 19an bukatu. 

Osasun eta segurtasun-neurri guztiak kontuan hartuta uztailean udalekuak egingo dituzte Zaldibarren. Udalak jakitera eman duenez, bi txanda egongo dira. Uztailaren 6tik 10era 2011 eta 2013 urteen artean jaiotako umeen txanda izango da. Uztailaren 13tik 17ra, 2008 eta 2010 urte bitartekoena. Gainera, zaintza zerbitzu bat ere eskainiko dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!